Martina Ibaibarriaga

Martina Ibaibarriaga Berrizen jaio zen 1788an. Bere aita Jose Ibaibarriaga Gerena-Amesti botikaria zen. Denda Bilboko Zazpikaleetan zuen. 1808an frantziar armadak Bizkaiko hiriburuan sartu zenean, botikan sartu ziren eta Martinaren aita eta neba hil zituzten. Une hartan Martinak mendekua zin egin zuen. Nebaren arropak jantzi eta napoleondar tropen aurka borrokatzeko aurkeztu zen. Hortik aurrera bere ezizena erabiltzen zuen: Manuel Martínez.

Martina, guerrillera_azalaKapitain bilakatu zen frantsesen kontra hainbat batailatan borrokatu ondoren. Zaragozako setioan larri zauritu zuten eta ordura arte babestutako sekretua agerian gelditu zen: emakumea zen!

Félix Asenjo tenientearekin ezkondu zen. 1849ko ekainaren 6an hil zen Oñan. Gasteiz hiriak kale bat eskaini zion Francisco Longa eta Wellington Dukea kaleen artean. Ascensión Badiolak Martina, Guerrillera liburuan bere istorioa kontatzen digu.

Dena den, batzuk diote Martina ez zela benetako pertsonaia izan. Eta zuk zer diozu? Hona hemen webgune batzuk zure ikerketa egiteko eta zure iritzia bidaltzeko:

Mujeres de novela

Historias de los vascos

Eitb

Begiratu ere gure iazko liburua: Durangaldeko emakume aitzindariak, bertan ere gerrilari honen gora beherak agertzen dira.

Baina batzuk Martinaren historioa egia ez dela uste dute. Ikusi bideoa:

Emilio Larreina, historiador experto en la batalla de Vitoria, desmonta el mito de Martina Ibaibarriaga

Anuncios