Komunikazio ez-sexistari lotu zaizkio 51 hedabide eta agentzia

Informazioan eta publizitatean norbere buruaren kontrola egiteko irizpideak ezarri dituzte kode deontologiko batean. Sinatzea «abiapuntua» dela nabarmendu du LandaidakberriaB

2016-02-27 / Jon Rejadohedabideen konpromezua

Berdintasunerako bidean laguntzeko konpromisoa agertu dute 51 hedabidek eta publizitate agentziak, BERRIA egunkaria barne. Publizitate eta komunikazio ez-sexistarako kode deontologikoa sinatu zuten atzo, Lehendakaritzaren egoitzan. Bertan, besteak beste, estereotipoen aurka borrokatzeko eta emakumeak ikusgai egiteko irizpideak ezarri dituzte. Komunikazio eta publizitate enpresek, jardueran ez ezik, euren egituran ere berdintasuna sustatzeko engaiamendua hartu dute: adibidez, ardura postuetan andreen presentzia sustatzea.

Emakundeko Begira batzordeak, publizitatean sexismoaren aurka borrokatzeko organoak, aitzindaritza izan du lan horretan. Urte eta erdian landu du kode deontologikoa, 21 enpresaren parte hartzearekin batera, BERRIA barne. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak atzo sinatutako tresnaren baliagarritasuna nabarmendu zuen. Dena den, helmuga bainoago, kode deontologikoa «bidearen hasiera» dela zehaztu zuen. «Emaitzak epe ertain eta luzera sumatuko dira, baina gutxiago lortuko litzateke ezer egingo ez bagenu».

Hedabide zein publizitate agentziak «aldaketarako eragileak» direla hausnartu du. Landaidak xehatu du gizartea aldatzeko balioak aldatu behar direla lehenik eta behin. Lan horretan komunikazioak eta publizitateak duten indarra goratu du. «Erabakigarriak zarete berdintasunerako bidean doan iritzi publikoa sortzeko», oroitarazi zien bertaratu zirenei. «Berdintasunak behar zaituzte».

Kode deontologikoak komunikazioa eta publizitatea hobetzeko balioko duela nabarmendu du, bai «justizia sozialean», bai edukien kalitatean eta zehaztasunean. Egindako lana eskertu zien, baita parte hartu dutenen inplikazioa ere. Halaber, Landaidak elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu zien, Interneten alorrean lan egitean. Hain zuzen ere, martxoaren 15ean abiatuko dute ildo hori. «Espero dut lan horrek guztiak balio izatea gure hedabide eta agentziak aldaketarako eragile bihurtzeko».

Norberaren kontrola

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak «urruti» ikusi zuen gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, azken urteetan pausoak eman diren arren. Urrats gehiago egiterakoan hedabide eta publizitate agentzien beharra nabarmendu zuen. «Gizarteari helarazten dizkiozuen mezuek eragin nabarmena dute jokabidean». Ardura horren inguruan «txalogarritzat» jo zuen atzoko ekitaldian hasitako «atzera-bueltarik gabeko bidea». Halaber, jardun hori «inposatu beharrean» norbere buruaren kontrola egitearen garrantzia goratu zuen.

KODEAREN PUNTUAK

Publizitate ez-sexista

Rolak eta ikusgaitasuna.

  • Erakutsi emakumeen eta gizonen aniztasuna: hainbat rol betetzen; aginte maila berarekin…
  • Ez erabili estereotipo sexistarik.
  • Saihestu hizkera sexista.
  • Baztertu emakumeen aurkako indarkeria dakarten argudio, esamolde eta irudiak

Gorputza eta irudia.

  • Lotu emakumeak eta gizonak edertasun estandar ezberdinekin.
  • Sustatu askotariko edertasun moldeak eta gorputzak.
  • Baztertu emakumearen gorputzaren irudikapen ezkorrak: gizonaren nahien zerbitzura, dekorazio objektu gisara…
  • Azaldu emakumeen gorputzari lotutako prozesuak (hilekoa, menopausia…) zerbait natural gisa.

Aniztasuna, diskriminazioa.

  • Berdin tratatu pertsona guztiak, eta berdin egin ikusgai.
  • Sexualitate ugariak islatu.
  • Iragarkietan sexu, genero eta familia aniztasuna azaldu.

Komunikazio ez-sexista

Emakumeen eta gizonen rolak.

  • Bi sexuen zeregin anitzak azaldu; erreferente anitzak eman.
  • Iturri gisa kontsultatzen diren adituak dibertsifikatu.
  • Erakutsi emakumeen eta gizonen aniztasuna: hainbat rol betetzen; aginte maila berarekin; lan berdina eginez…
  • Saihestu estereotipo sexistak.
  • Tratatu pareko gisa bi sexuak.
  • Hautsi emakumeak biktimizatzeko jokaerarekin.

Ikusgaitasuna.

  • Albisteetan gizonak subjektu aktibo gisa azaltzeko joera zuzendu.
  • Agerian jarri emakumeen arazoak, eta gizartean duten zeregina.
  • Garrantzi bera eman gizon eta emakumeen albisteei, espazioaren banaketan edo kokapenean.

Gorputza eta irudia.

  • Saihestu emakumeen gaineko ikusmoldea distortsionatzen dituzten aipamenak: fisikoa, janzkera, erakargarritasun sexuala…
  • Baztertu emakumeen gorputzaren irudikapen ezkorrak: gizonaren nahien zerbitzura, dekorazio objektu gisa…
  • Sustatu perfekzioan oinarritu gabeko edertasun moldeak, egungo kanonak alde batera utzita.

Hizkeraren erabilera ez-sexista.

  • Emakumea ikusezin bihurtuko ez duen hizkera ez-diskriminatzailea erabili.
  • Baztertu emakumea gizonaren mendeko irudikatzen duten esamoldeak.
  • Ondo identifikatu hizpide diren pertsonak, eta haien karguak.
  • Emakumeek hainbat gizarte talde eta kolektibotan parte hartzen dutela jakintzat hartu, eta ez izendatu kolektibo unitario baten moduan.

Genero ikuspegia eta ikuspegi barneratzailea.

  • Albisteetan genero ikuspegia sartzearen alde egin.
  • Gurutzatu genero ikuspegia diskriminazio sozialaren beste elementu batzuekin.
  • Erabili existitzen diren sexualitate ugariak islatuko dituzten mezuak.
  • Ikusgai egin gizarte talde gutxiagotuak edo diskriminatuak, ez soilik haien errealitateari buruzko eduki berezietan.
Los medios de comunicación vascos firman un código contra el sexismo (EL CORREO)
Anuncios

Rosalía de Castro

Hoy es el 179º aniversario del nacimiento de la escritora gallega Rosalía de Castro.

rosalia-de-castros-178th-birthday-6524859995652096-hp

Rosalía escribió tanto en lengua gallega como en lengua castellana, y su obra Cantares Gallegos se considera la primera gran obra de la literatura gallega contemporánea. Además, podemos decir que esta poetisa, junto con Gustavo Adolfo Bécquer, es la precursora de la poesía española moderna.

Esta escritora vivió en el siglo XIX, época en la que escribir en gallego no era una labor fácil puesto que dicha lengua estaba ciertamente desprestigiada, considerada un dialecto del castellano, la lengua de la cultura.

Cantares Gallegos, Follas Novas y En las orillas del Sar son sus tres obras más importantes. Actualmente, su obra ha adquirido cierta relevancia considerándola como la principal creación poética de todo el siglo XIX. El interés que ha suscitado ha llevado a varias editoriales a traducir su obra a otros idiomas como el japonés, francés, ruso y alemán.

Aquí tienes el resumen de la investigación que realizó sobre la escritora una de nuestras alumnas, Lidia Saiz: