Sexista dela iritzita, Emakumeen Birako kartela erretiratzeko eskatu dute

Anboto 2016-02-12 09:41   KIROLAK  IURRETA

Iurretako Anderebide elkarteak atzo arratsaldean Birako antolakuntzari egindako eskaera da.

Emakume bira kartela_contentIurretako Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteko antolakuntzak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, Iurretako Anderebide elkarteak Emakumeen Birako kartela erretiratzeko eskatu die, “sexista dela irizten diotelako”. Atzo arratsaldean egin zieten eskaera. Kartelean txirrindulari bat musu bat bidaltzen ageri da. “Gure harridura itzela izan da eta ez dugu ulertzen”.

Klubeko emakumeen taldeetan dauden 16 txirrindulariei egoeraren berri eman diete whastapp bidez. Horrez gainera, Anderebideren eskaera hori jaso ostean, kartela Emakundera bidali dute euren iritzia jasotzeko.

Anderebide: “Gizonezkoa balitz, jarriko zenukete kartelean?”

Anderebideko Mari Jose Gonzalezek kartela “sexista” iruditzen zaiela konfirmatu du. Atzo bertan ikusi zuten kartela lehenengoz sare sozialetan. Izan ere, kartela oraindik ez dago inprimatuta eta kaleetan zabalduta. Beraz, erretiratzeko barik atera aurretik “kartelari beste buelta bat emateko” eskatu zietela dio Gonzalezek: “Gaur egungo testuingurutik kanpora dagoen kartela iruditzen zaigu. Ez dugu uste gaur egunerako kartel aproposa denik. Galdera hau egin genien: ‘Alderantziz izango balitz, gizon bat balitz musua bidaltzen ari dena, jarriko zenukete kartelean?’ Nik ezetz uste dut, ez dut uste hori planteatu ere egingo zutenik”.

Anderebidekoek kartel hori definitiboa ote zen galdetu zieten eta “ezetz” esan zieten: “Hori horrela izanda kartelari beste buelta bat emateko eskatu genien”.

Emakundek kartela aldatzeko eskatu du

Emakundeko bulegotik adierazi dutenez, kartela aztertu ostean, Emakundeko Izaskun Landaida zuzendariak pertsonalki deitu die antolakuntzakoei “kartela horrela argitaratu ez zezaten eskatzeko”. Zehaztu dutenez, “guk deitu diegunean beraiek dagoeneko kartel hori horrela ez inprimatzeko erabakia hartuta zuten”

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s