Etxebizitzarik gabeko pertsonen egoera genero ikuspuntutik aztertzen duen ikerketa aurkeztu du Emakundek

u72-logo

etxebizitzak

  • Bizitegi bazterketa jasaten duten emakumeak gehiago dira guztira, baina gizonak baino ikusezinagoak dira presentzia gutxiago dutelako kaleetan
  • Kalera edo aterpera jo beharrean, emakumeek senideren baten etxean lo egitea edota ostatua zaintza zerbitzuekin trukatzea bezalako estrategiak erabiltzen dituzte

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak “EAEko bizitegi bazterketa larriaren fenomenoa genero ikuspuntutik ikusita” izenburuko ikerketa aurkeztu du gaur. Orain arte gaiari buruz egindako ikerketa gehienetan azaltzen da bizitegi bazterketa larrienean dauden pertsonen artean gehienak gizonak direla, baina SiiS Ikerketa eta Dokumentazio zentroak egin duen ikerketa honek azaltzen duenez, bizitegi-bazterketaren egoeren artean emakumeen presentzia minimizatzeko joera izan da, oro har. Egoera horien eraginpean dauden emakumeak behar beste ez zenbatzen lagundu duten kausen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: batetik, analisietan ohiko joera androzentrikoa nagusitu da, gizonen esperientziak erreferentziatzat hartuta; bestetik, definizio murriztaileak hartu dira, etxegabetasuna gaua kalean edo aterpeetan igarotzearekin lotuz (horrelakoetan, emakumeak argiro dira gutxiengo); eta, azkenik, zaila da egoera batzuen intzidentzia zenbatzea, etxegabetasuna ezkutatzeko joera baitago, emakumeen kasuan, zehazki.

Azterketa honen arabera, baliteke EAEn 230.000 lagun baino gehiago egotea bizitegi bazterketa bezala definitu daitekeen egoeran. Jasotako egoera guztien artean, %0,2 aterpegabeei dagokie; %0,6, etxegabeei eta %24,6 eta %74,6, etxebizitza ez-seguruen eta etxebizitza desegokien egoerei, hurrenez hurren.

Gizonen eta emakumeen arteko diferentziak oso dira handiak aterperik gabeko egoerak bizi dituztenen kategorian. Jasotako egoeren artean, emakumeak %8,7 baino ez dira. Proportzio horrek gora egiten du etxe gabe kategoria kontuan hartzen denean: emakumeak %29 dira, eta gizonak, %71. Etxebizitza desegokia egoeren artean, ia berdina da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa; etxebizitza ez-segurua izatearekin lotutako egoeren artean, berriz, emakumeak ia %60 dira. Kategoria horren barruan, egoerarik ohikoenak berehala (edo ez) etxe-kaleratzearen mehatxupean dagoen etxebizitza batean egoteari lotutakoak dira; kontuan hartutako egoera guztien %28 dira emakumeen artean, eta %19,3, gizonen artean.

Bizitegi bazterketa EAEn, ETHOS tipología operatiboaren kategoriak kontuan izanda.

Gizonezkoak

Emakumezkoak

Guztira

A

ATERPE GABE: inolako bizitetxerik gabe.

402

41

470

B

ETXE GABE: behin behineko bizitetxean bizitzen, aterpeak edo bestelakoak.

1.044

426

1.470

C

ETXEBIZITZA EZ-SEGURUA:etxe-kaleratzearen mehatxupean, alokairu prekarioan edo genero indarkeriaren mehatxupean.

23.072

34.439

57.511

D

ETXEBIZITZA DESEGOKIA: Txaboletan edota bizigarritasun arautegia betetzen ez duten bizitetxetan edo pilaketa egoeran.

89.587

85.128

174.715

A+B

ATERPE GABE ETA ETXE GABE

1.446

467

1.940

C+D

ETXEBIZITZA EZ-SEGURUA ETA DESEGOKIA

112.659

119.567

232.226

GUZTIRA

114.105

120.034

234.166

Ikerketaren konklusioetako bat da etxegabeko emakumeen ikusezintasuna ematen dela, ez baitaude hain agerian, gehienak ez daudelako ez kalean, ezta aterpetxeetan, eta beste estrategia batzuk erabiltzen dituztelako: senideren eta lagunen baten etxean lo egitea, ostatua zaintza zerbitzuekin trukatzea edo bikote-harreman gatazkatsu batekin jarraitzea bezalakoak. Larrienak diren egoeretan emakume gutxiago egotearen arrazoiak hertsiki daude erlazionatuta genero esleipenekin:

  • Moldatu egin dira lan-prekarietatera. Badirudi emakumeak jakin dutela moldatzen lan-merkatuak eskaintzen dizkien baldintza okerrenetara. Horregatik aritzen dira gizonak baino gehiago gutxi aitortutako lanetan, hala nola etxeko lanetan, mendekoak zaintzen eta abar.
  • Prestazio batzuen erabilera handiagoa. Emakumeek gehiago baliatzen dituzte prestazio jakin batzuk, eta nolabaiteko aldeko tratua ematen diete gizarte-zerbitzuetan. Erakundeen laguntza eskatzeko orduan ere eragozpen gutxiago izaten dituzte.
  • Babes familiar eta sozial handiagoa izaten dute, baina mugatua. Emakumeek laguntza gehiago jasotzen dute beren sare familiar eta sozialen bitartez, baina babes mugatua izaten da: normalean ordaina eskatzen du, eta, azken batean, emakumeen autonomia muga dezake.
  • Paternalismo babeslea. Emakumeen mendekotasunaren kontrapuntu gisa, patriarkatuak betebehar moduko bat ezartzen du emakumeak, ustez ahulak izaki, babesteko. Baina emakume guztiek ez dute babes bera jasotzen: lehenetsi egiten dira ama direnak.
  • Amatasuna: kapital soziala eta ekonomikoa. Mendeko seme-alabak izatea bada faktore bat amak bizitegi-bazterketatik babes ditzakeena, ama horientzako baliabide espezifikoak daudenez gero.
  • Biktimizazioaren beldurra. Etxegabeek beste herritarrek baino biktimizazio-tasa handiagoak nozitzen dituzte, baina emakumeek sufritzen dituzten sexu-eraso gehien. Kalean lo egiten duten edo egin duten hiru emakumetik ia bat izan da eraso fisikoen biktima eta lautik bat baino gehiago sexu-erasoena.
  • Estigmaren beldurra. Emakumeen etxegabetasunari lotutako estigma gizonena baino askoz ere larriagoa da.
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s