Emakumeak ezagutzen

Hona hemen lankidetza proiektua edozein arlotan emakumeek egin dituzten ekarpenak erakus arazteko. Animatu, eta bidali zure  kartela! 

emakumeak ezagutzen

Anuncios

Durangaldeko ikastetxeetan indarkeriaren aurkako tailerra komikien bidez

 

Medicus Mundi Bizkaia eta Durangoko Udalaren artean hitzarmen bat sinatu zen. Horretan, hainbat gauzaren artean, genero indarkeriari aurre egiteko lana indartzeko ekintzak antolatzea onartu zen. Hori dela eta, tailer bereziak antolatu ziren Durangoko ikastetxeetan, eta gure institutuan tailerra azaroaren 25ean izan genuen.

Ekintza horretan, DBH 4. mailako eta batxilerreko 1go eta 2. mailako 79 ikaslek hartu zuten parte. Orokorrean, ikasleen balorazioa positiboa izan zen eta askok ekintza laburra izan zela esan zuten. Agian tailerrak arrakasta izan zuen gaia Josune Muñozek komikien bidez aztertu zuelako.

Josunek emakumeen aurkako indarkeria gure gizarteetan eredu fisiko, sexual, portaerazko edo pentsaerazkoak ezartzeko era bat dela azaldu zigun, eta haren xedea, desberdintasunek eta gizonezkoen nagusikeriak irautea dela. Indarkeria mota guztien helburua da, funtsean, emakumeek men egitea —iritzi kritikorik gabe edo beren borondatearen kontra—, eta esanekoak, atseginak eta menekoak izatea. Emakumeen aurkako indarkeria harreman modu bat da, gizonek nahiz emakumeek gauzatu dezaketena.

indarkeriaren aurkako tailerra

Emakumeenganako indarkeria motak lau dira, gutxienez:

  1. Ahozko indarkeria
  2. Indarkeria fisikoa
  3. Indarkeria psikologikoa
  4. Indarkeria sinbolikoa

Horiei gehi dakieke indarkeria sexuala. Indarkeria mota horiek guztiak bata besteari atxikirik azaltzen dira, eta elkar osatzen dute.

INDARKERIA SINBOLIKOA aztertu zen gehien bat tailerrean:

Indarkeria sinbolikoa zaila da antzematen, ideietan, ohituretan, adierazpen-sistemetan, abstrakzioetan eta halakoetan bermatzen delako. Horregatik gertatzen da komikia hain argigarria, irudiek lagundu egiten digutelako indarkeria mota horren ezaugarriak identifikatzen: takoiak, zartailuak, emakume lotuak, ahoa estalita dutenak, emakume isolatuak, gorputz atalen marrazki solteak… Emakume giltzapetuak, jipoituak, bortxatuak, menderatuak, animalien pare jarriak, gizagabetuak… eta enpatizatzeko edota beren irrika itsusienei eusteko gai ez diren gizonezkoak.

Aldizkariko artikulua (pdf)

Aldizkari osoa (pdf)