Genero-indarkeriari aurre egitea: emakumeen pentzutan?

Entzungo duzun audian, Maialen Lujanbiok genero-indarkeriaren inguruko gogoeta egiten du. IKASBIL-en proposatzen digute pare bat aldiz entzuteko  eta laburtzeko entzundakoaren mamia, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat… (50 -70 hitzetan)

Genero-indarkeriari aurre egitea: emakumeen pentzutan?

Anuncios

Emakume batek niri agindu?

Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legeak 10 urte bete berri ditu gure erkidegoan, eta aurrerapausoak ematen ari garela zalantzan jende gutxik jarriko duen arren, egia da, orobat, oraindik ere dezenteko tartea gelditzen zaigula parekotasuna lortzeko, zenbait erakundetan batik bat.

image_gallery

IÑAKI MENDIGUREN. Emakume bat niri agintzen? Gaur, otsailak 18, Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legeak 10 urte betetzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Eta lehendakaria nahiz Emakundeko burua biak bat etorri dira azpimarratzerakoan azken 10 urteotan asko aurreratu dela berdintasunean, baina oraindik asko dagoela egiteko, eta gizarteari –hau da, eragile sozial, politiko eta ekonomikoei– deika. Baina noiz ausartuko dira gauzak garbi esatera eta falta den eragile nagusi, ukiezin, izendaezin hori aipatzera? Noiz ausartuko dira jendaurrean ozen esatera, hemen, gizon eta emakumeen berdintasunerako lege, arau, kuota, gomendio, aholku, erregu guztiei jaramon izpirik egiten ez diena zera, ba beste horixe dela. Haurrei, gazteei, gizarte osoari eredurik eta jarraibiderik txarrena eskaintzen diena ba, tira, ulertzen duzu nor den, ezta?
Baina, hala ere, munduak aurrera egiten du, eta mahai gainean dut joan zen urtarrilaren 26ko argazki potente, benetan historiko horietako bat. Argazkiaren lehen planoan, irribarretsu, Ingalaterrako Elizan gotzain edo apezpiku kontsakratu duten lehenengo emakumea ageri da, Libby Lane 48 urtekoa, ezkondua, bi haurren ama eta eskuan artzain-makila duela. Atzean gotzain pila bat, denak gizonak, denak txaloka eta denak irribarretsu. Baina guztien aurrean, esan bezala, lehenengo emakume gotzaina.
Kostata, baina ireki da bidea. 20 urte ziren Ingalaterrako Eliza Anglikanoan emakumeak ordenatzen hasi zirela eliz artzain edo apaiz izateko. Baina orain arte ezin ziren gotzain izan. Sektore batzuen aurkakotasuna oso gogorra izan da, eta behin parroko bati, gizonezkoa bera, irakurri nion, nire ustez, benetako arrazoia: “Kostata, baina onartu dut emakume bat Elizan nire parean egotea. Baina emakume hori nire gainetik, gotzain gisa, niri agintzen? Hori sekula ez dut onartuko”.
Gutxi izan dira, baina honelako batzuk beste eliza batera pasatu dira orain, beren emazte eta guzti, eta beste eliza honek onartu egin ditu, nahiz eta ez dien ezkontzen uzten beren elizgizonei. Ai ene, ai ene.
Ea datorren urtean denok –lehendakaria, Emakundeko burua eta sinadura hau egiten ariko den besteren bat– ausartzen diren gauzak garbiago esatera eta, bitartean, segi dezagula denok gizon eta emakumeen berdintasunaren bidean aurrera.
Ondo bizi. Agur.

AHOZKO ULERMENA. C1. IKASBIL. (2015-02-19)