Liburu eta emakume apartak

novelas escritas por mujeres

Martxoaren 7an Josune Muñoz etorri zen gurera liburu eta emakume apartei buruz hitzegitera. Josune Bilbon jaio zen, 1967.urtean. Euskal filologoa da, Genero ikerketetan aditua. 2004an SKOLASTIKA Literatur zerbitzuak sortu zuen Bilbon, emakumeen literaturan espezializaturiko kulturgunea. SKOLASTIKAn hainbat tailer eta ekimen kultural eskaintzen dira, betiere emakumeen josune muñozsorkuntza ardatz hartuta. Gainera, badu liburutegi espezializatua eta komikiteka ere, 5.000 aletik gorakoa. SAREINAK taldeko kidea da; egitasmo horrek literatura, feminismoa eta euskara uztartzen ditu.

Josunek bere burua aurkeztu ondoren, Afrodita poema bitxia errezitatu zuen. Horrek hasiera eman zion bere hitzaldiari. Pantaila aurrean, emakumeek idatzitako literaturaren bidaia hasi zen. Liburu baten azala agertu ahala, Josunek bere idazleak izan zituen oztopoak eta zailtasunak komentatzen zituen.  Safo, Sherezade, Murakami Shikibu, josune muñoz 2Pizaneko Christine, Santa Teresa de Jesús, Mary Shelley, Jane Austen, Harriet Beecher Stowe, Agatha Christie, J.K. Rowling, Marjane Satrapi, Toti Martinez de Lecea, Dolores Redondo, Mariasun Landa… aipatutako batzuk izan ziren. Bidaia interesgarria Josunerekin egindakoa. Eskertzeko ere izan zen berak luzatutako emakume aparten liburu aukeraketaren zerrenda. Gonbidapen ona liburu eta emakume horiek ezagutu nahi badituzu. 

HEU BE ZANTZOKA aldizkarian 40. alean argitaratua

Emakume eta liburu apartak- BIBLIOGRAFIA (pdf) 

Aldizkariko artikulua (pdf)

Aldizkari osoa (pdf)

Anuncios

Durangaldeko ikastetxeetan indarkeriaren aurkako tailerra komikien bidez

 

Medicus Mundi Bizkaia eta Durangoko Udalaren artean hitzarmen bat sinatu zen. Horretan, hainbat gauzaren artean, genero indarkeriari aurre egiteko lana indartzeko ekintzak antolatzea onartu zen. Hori dela eta, tailer bereziak antolatu ziren Durangoko ikastetxeetan, eta gure institutuan tailerra azaroaren 25ean izan genuen.

Ekintza horretan, DBH 4. mailako eta batxilerreko 1go eta 2. mailako 79 ikaslek hartu zuten parte. Orokorrean, ikasleen balorazioa positiboa izan zen eta askok ekintza laburra izan zela esan zuten. Agian tailerrak arrakasta izan zuen gaia Josune Muñozek komikien bidez aztertu zuelako.

Josunek emakumeen aurkako indarkeria gure gizarteetan eredu fisiko, sexual, portaerazko edo pentsaerazkoak ezartzeko era bat dela azaldu zigun, eta haren xedea, desberdintasunek eta gizonezkoen nagusikeriak irautea dela. Indarkeria mota guztien helburua da, funtsean, emakumeek men egitea —iritzi kritikorik gabe edo beren borondatearen kontra—, eta esanekoak, atseginak eta menekoak izatea. Emakumeen aurkako indarkeria harreman modu bat da, gizonek nahiz emakumeek gauzatu dezaketena.

indarkeriaren aurkako tailerra

Emakumeenganako indarkeria motak lau dira, gutxienez:

  1. Ahozko indarkeria
  2. Indarkeria fisikoa
  3. Indarkeria psikologikoa
  4. Indarkeria sinbolikoa

Horiei gehi dakieke indarkeria sexuala. Indarkeria mota horiek guztiak bata besteari atxikirik azaltzen dira, eta elkar osatzen dute.

INDARKERIA SINBOLIKOA aztertu zen gehien bat tailerrean:

Indarkeria sinbolikoa zaila da antzematen, ideietan, ohituretan, adierazpen-sistemetan, abstrakzioetan eta halakoetan bermatzen delako. Horregatik gertatzen da komikia hain argigarria, irudiek lagundu egiten digutelako indarkeria mota horren ezaugarriak identifikatzen: takoiak, zartailuak, emakume lotuak, ahoa estalita dutenak, emakume isolatuak, gorputz atalen marrazki solteak… Emakume giltzapetuak, jipoituak, bortxatuak, menderatuak, animalien pare jarriak, gizagabetuak… eta enpatizatzeko edota beren irrika itsusienei eusteko gai ez diren gizonezkoak.

Aldizkariko artikulua (pdf)

Aldizkari osoa (pdf)